Gure eskola hezkidetzen. Ikastaroa

Ikastaro hau martxoaren 3an hasiko da, eta bere helburua testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko beharrezkoak diren eduki eta gaitasunak lantzea da. Oraindik ere gure jendartea heteropatriarkatu gisa antolatuta egonik, nahi gabe ere, bitartasunean oinarritutako generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen dute senide, irakasle eta bestelako hezkuntza-eragileek. Hezkuntza sisteman, kasu, irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak, espazioen erabilerak, hizkuntzaren zein irudien erabilerak eta bestek askotan, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte.

Irakasleak hauek izango dira:

  • Ana Novoa Fariñas Psikologiako Gradua. EHUko irakaslea. Generoa eta berdintasuna eremu publiko eta pribatuan Unibertsitate Masterra, genero-indarkeriaren prebentzioaren espezializazioarekin.
  • Luixa Reizabal Arruabarrena Psikologian doktorea, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea. UEUko kidea.
  • Ainize Sarrionandia Peña Psikologian doktorea. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea.

Matrikula egin

Helburuak hauek dira:

  • Eguneroko bizitzan eta eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan, bakarka zein taldean hezkidetza sustatzeko ezagutza, gaitasun eta baliabide praktikoak eskuratzea.
  • Hezkidetzaileak izan daitezen, curriculum formalaren (edukietan, irakasgaietan, irakaskuntza-metodologian, ebaluazioan eta hezkuntza-materialetan) eta ezkutuko curriculumaren alderdietan (balio eta gaitasunetan; diziplinan; haurrekiko itxaropenetan eta tratuan; apaingarri eta koloretan; lanbide-orientazioan; irakasleen jokabidean eta jarreran; espazioen antolaketan eta erabileran eta mintzairaren erabileran) aldaketak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza-testuinguruetan hezkidetzan oinarritutako materialak eta baliabideak ezagutzea eta berriak sortzeko gaitasuna eskuratzea.
2021/02/16

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.