Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa II. jardunaldiak: jarraitu zuzenean

Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak eta UEUk "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa" II. jardunaldia(k) antolatu dugu "Nola sozializatzen gara kulturgintzan eskolaz kanpo?" izenburupean. Senpere, Laudio eta Lesakako jardunaldiak eginda, Azpeitian amaituko dira topaketak larunbat honetan. Zuzenean jarraitu dezakezue.

2019an Azpeitian egin genuen jardunaldiak hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioaren egoeraren erradiografia egin eta Euskal Herri osoan elkarrekin aritzeko prest leudekeen eragileak identifikatzeko antolatu genituen. Jardunaldi haietatik sortu zen gaur egun lanean ari den Euskal Herri osorako ikuspegia duen lan-talde bat, ondoko jardunaldiak antolatu dituena. Gaur Azpeitian bukatuko dugu zikloa egitarau honekin:

09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria. 

  • UEUko Zuzendaria, Azpeitiko Udala eta jardunaldien antolatzaileak.

 10:00-10:30 1.aurkezpena: Dantza.

10:30-11:00 2.aurkezpena: Kulturgintza soziala.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.

12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.

13:30-14:00 Sormenean hezi, kulturan bizi II. jardunaldien ondorioak eta aurrera begirakoak.

Zuzenean ikusi hemen.

2021/10/27

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.