DEIALDIA. Unibertsitate mailako liburuak sustatzeko diru-poltsak

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu du.Proposamenak jasotzeko epea urriaren 4ra arte egongo da irekita.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke. Deialdi hau edozein autoreri dago zabalik. Hala ere, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion.
2020/09/18

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.