"Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" webmintegia

Azaroaren 17an "Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" webmintegia egingo dugu. Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.

Izena eman nahi baldin baduzu, bidali zure izen abizenak komunikazioa@ueu.eus helbidera.

UOC-ekin lankidetzan, "Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa" liburua itzuli berri dugu eta hau aitzaki bezala hartuta, bertako ordezkariak gonbidatu ditugu webmintegira. Ondoren, Euskal Herriko unibertsitate ezberdinetako ordezkarien parte hartzea ere izango dugu, bakoitzak bere testuinguruaren berri emateko.
.
EGITARAUA (Azaroak 17, 17:00etan)
.
Ongi etorria:
  • Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)
.
Sarrera:
  • Albert Sangrá (UOC. "Decálogo para la mejora de la docencia online" egilea)
.
Mahai-ingurua:
  • Ainhoa Latatu (UEU. GOI Ikastegi Atxikia)
  • Javier Portillo (UPV/EHU. WebLearner ikerketa taldeko kidea)

  • Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea. Gizarte Digitalerako hezkuntza eta Komunikazioa alorra)

  • Maitane Cortés (Deustuko Unibertsitatea. Deusto Online)

  • Pablo San Román (Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hezkuntza Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia)

  • Moderazioa eta amaierako ondorioak: Abel Camacho (UEUko Online Eredu Pedagogikoa)
.
.
Izena eman nahi baldin baduzu, bidali zure izen abizenak komunikazioa@ueu.eus helbidera.
2021/11/03

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.