"Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte" liburu berria

ETA armatu zenetik desarmatu zen arteko garaia eta oraindik bukatu gabeko estatuen indarkeriaren aldia jorratzen ditu esku artean duzun liburuak hainbat ataletan zehar.Kapitulu bakoitzak XX. mendeko bigarren erdian hasi eta XXI. mendeko lehenengo hamarkadan zehar iraun zuen gatazka armatu horri erreparatzen dio, helduleku ezberdinetatik bada ere. Diziplinen arteko elkarrizketari ere bidea egiten dio: lehen bi atalek soziologiatik heldu diote gaiari, eta gainerako atalek, aldiz, euskal literatur testuen azterketak izan dituzte ardatz nagusi. Hori bai, ikerlan horiek guztiek egiten dute gatazka armatuaren irakurketa feminista.
Hauek dira liburuaren egileak: Ibai Atutxa OrdeƱana, Lorea Azpeitia Anta, Olatz DaƱobeitia Ceballos, Onintza Odriozola Irizar, Iratxe Retolaza Gutierrez, Eider Rodriguez Martin, Ane Villagran Arrastoa
2022/01/24

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.