Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Irailaren 1ean zabalduko dugu udazkeneko ikastaroetan matrikula egiteko epea:
Ipuin-kontalaritza: bazen behin ahozkotasuna eta gorputz adierazpena (IRUÑEA)
Uztailak 18
UEUren urteetako esperientziak bultzatuta, UEUk ikastarONline proiektu aitzindaria jarriko du martxan datorren ikasturtean. Bere bidez hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu.
ikastarONline ibilbidea modularra izango da eta orotara 120 orduko iraupena izango du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. Modulu guztiak arrakastaz egindakoan eta proiektua gainditutakoan, UEUk online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duen aditu-agiria emango dio.
Izena emateko epea irailaren 5ean zabalduko da. Ikusi informazio guztia HEMEN.
Uztailak 04
Zabalik dago 2022/2023 ikasturteko UPV/EHUko Berezko Tituluetan izena emateko epea. Izen ematea irailaren 14ra arte zabalik egongo da eta UEU sustatzailea den heinean informazio gehiago eskuratzeko aukera duzue:
Uztailak 04
Ekainak 22
UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi lehen kapitulua!
Ekainak 21
Udako Ikastaroek 50 urte betetzen dute aurten, eta aurrera doa ikastaldi berezi hau.
Hausnarketa egiteko baliatzen ari gara bertan antolatu ditugun jardunaldi eta ikastaroak.
Irakurri blogean egin ditugun elkarrizketa eta kronikak.
Ekainak 20
Ekainak 20
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) TEKNIKARI AKADEMIKO bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.
Ekainak 17
SolastUEU hitzaldi-zikloaren baitan, ekainaren 21ean, 18:00etan, online solasaldia prestatu dugu: "Artea(k) eta Akademia"
Izena emateko--> komunikazioa@ueu.eus
Ekainak 17
Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568